Hilerrira joateko autobus zerbitzua jarriko dute Lazkaon
LAZKAO // Santu Guztien Eguna izango da bihar, eta lazkaotar ugari igoko dira hilerrira. Udalak autobus zerbitzua jarri du joan-etorria egiteko, debalde. Eliza paretik irtengo da, hilerrira. Egun guztian 15 bidaia egingo ditu: 7 igotzeko eta 8 jaisteko. Gorantz 10:00, 11:00, 12:00, 12:45 (meza bukatu arte zain egongo da), 15:45, 16:45 eta 17:45 irtengo da autobusa. Bueltakoa, 45 minutu geroago goizean, eta 30 minutura arratsaldean.













