Aitor Urkiola eta Maddi Maiza irabazle argazki lehiaketan
OLABERRIA // Ostiralean eman zituen Olaberriko Udalak 2020ko egutegia hornituko duten argazkien lehiaketako sariak. Aitor Urkiolak jaso du lehen saria helduetan, eta Maia Maizak 18 urtez azpikoenean. Egutegia osatzeko, bi sarituekin batera, beste 11 irudi ere aukeratu dituzte: Koro Olaizola, Xabier Maiza, Alba Alos, Adrian Fajardo, Carlos Gomez, Isabel Herrera eta Garikoitz Allur dira egileak. 11 lagunek parte hartu dute. Ondoren, ohiko gaztaina jana izan zen Olaberrian. 225 kilo gaztaina erre zituzten.













