Baionako hilketa matxista salatzeko bilkura gaur Lazkaon
LAZKAO // Lazkaoko Talde Feministak elkarretaratzeko deia egin du gaurko, larunbatean Baionan hil zuten emakumearen heriotza salatzeko. Plazan, gaur 19:00etan izango da bilkura. Euskal Herrian aurten hil duten laugarren emakumea da. Baionan, larunbat gauean senarrak ustez kolpeka hil zuen 52 urteko emaztea. Atxilotuta da.













