458 goierritarrek osatu dute Behobia-Donostia lasterketa
Maite Arraiza lazkaotarra izan da lehen goierritarra nesketan, 13. postuan, eta Eneko Agirrezabal segurarra 5. sailkatu da
Euriari, hotzari eta kazkabarrari egin behar izan diote aurre aurten Behobia-Donostia lasterketa herrikoian parte hartu duten korrikalariek. 458 goierritarrek lortu dute aurten ibilbidea osatzea, horietako batzuk emaitza bikainekin, gainera. Maite Arraiza lazkaotarrak, esaterako, 13. postua lortu du emakumezkoetan (01:17:02), eta bera izan da hirugarren euskalduna, Sara Alonso donostiarraren eta Maria Zorroza gernikarraren atzetik. Mutiletan, bi goierritar sartu dira lehen hamarretan: Eneko Agirrezabal segurarra bosgarren sailkatu da (01:02:18) eta Alexander Oiarbide ordiziarra hamargarren (01:03:56). Itsasoko ez beste Goierriko udalerri guztietako lasterkariak parte hartu dute.
Behobia-Donostiako sailkapen guztiak hemen. Bihar egunkarian paperean aterako ditu goierritarren emaitzak Goierriko Hitza-k.