Ampo Ordiziak irabazi egin du Madrilen eta laugarren jarraitzen du
Ampo Ordiziak 7-24 irabazi dio Complutense Cisneros taldeari Madrilen. Laugarren postuan jarraitzen dute, hirugarren dagoen Alcobendasekin puntutan berdinduta.
Ampo Ordiziak sailkapen nagusiko laugarren postuari eustea lortu du, asteburuan Complutense Cisnerosen aurka 7-24 irabazi eta gero. Altamira zelaian lautik lau garaipen eskuratu ditu orain arte talde goierritarrak baina azken garaipen honekin, etxetik kanpo ere oso kontutan izateko aurkaria dela erakutsi dute. Entsegua egin zuen lehen taldea Cisneros (10′) izan bazen, minutu gutxira (14′) Ordiziak beste batekin erantzun zuen, Asier Kortak hain zuzen. Bigarren entsegu bat ere lortu zuen Ampok 73. minutuan eta Valentin Cruzek gauzatu zuen.
Sailkapen nagusiari begiratu bat emanez gero, Ampo Ordizia laugarren bada ere, hirugarren postuan den Alcobendasekin 28 puntutan berdinduta dago, ordiziarrek baino garaipen bat gehiago izanda ere. Bigarren postuan El Salcador dago 29 punturekin eta Quesos Entrepinares da lehena 34 punturekin.
Hurrena, sailkapen nagusian lehen postuan dagoen Quesos Entrepinaresen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak. Abenduaren 1ean izango da hori.