Behi bat tiroz akabatu dute, N-1 errepidean
N-1 errepidera atera da behia eta Ertzainek tiroz hil dute, trafikoarentzat arriskutsua zela eta.
Behi bat N-1 errepidera atera zen atzo, Beasain parean. Ertzainek tiro eginda akabatu zuten, trafikoarentzat arriskutsua zela eta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, 13:50ak aldera gertatu zen. Behia N-1 errepidera atera zen, eta trafikoa eten egin behar izan zuten. Behiari tiro egin eta erretiratu ondoren, atzera zabaldu zuten zirkulazioa.