Libanoko ordezkaritza bat Ordizian izan da
Siriar eta palestinar errefuxiatuen bizi baldintzak hobetzeko bi erakundeetako ordezkariak izan dira Ordizian, Udalak diruz lagundutako proiektuaren inguruan xehetasunak emateko.
Nazioarteko Elkartasuna gobernuz kanpoko erakundeko eta The Popular Aid For Relief and Development erakundeko ordezkariak Ordizian izan dira, izan ere, Udalak diruz lagundutako proiektua bideratzen ari dira Libano hegoaldean dagoen Tiro izeneko herrian dauden siriar eta palestinar errefuxiatuei laguntzeko. Garatzen ari diren lanaren inguruko informazioa luzatu diote Adur Ezenarro alkateari eta Maitane Alvarez zinegotziari.
Proiektua, hezkuntzaren arloan gorpuzten da, hain zuzen, 200 haurren hezkuntza zerbitzua bermatzen du. Haur horiek, Libanoko hezkuntza sisteman sartzea lortzen dute horrela.