Azaroaren 22ko kantu afariko txartelak salgai
ITSASONDO // Datorren azaroaren 22an, Santa Zezilia egunarekin batera, kantu afaria egingo dute Itsasondon, Kuxkuxtu taldearekin. Menua ondorengoa izango da: tripotxak, patatak errioxar erara, txerri sekretua eta postrea. Txartelak dagoeneko salgai daude Lurdes janari dendan eta Kaxintane tabernan. Azaroaren 19a bitarte erosi ahalko dira.












