'Ahizpatasun hariak' dokumentala gaur Legorretan, doan
LEGORRETA // Bortizkeria Sexistaren Aurkako Matazak proiektutik sortu zen Ahizpatasun hariak dokumentala. Indarkeria matxista eta feminismoa ikusaraztea du helburu. Dokumentala ikusteko aukera egongo da gaur Legorretako Herri Antzokian 18:30ean, eta solasaldia ere egingo dute. Euskaraz, gaztelaniazko azpidatziekin. Sarrerarik gabe, doan.













