Olanok garaipena berretsi du Ordizian
Beasaingo Olano harategia izan da 17 parte hartzaileren artean ga-raile Ordizian jokatu den Gipuzkoako 21. Odolki txapelketan. Bigarren Muruazpi odolkiak (Beasain), hirugarren Jesus Mari Deba (Ezkio-Itsaso), laugarren Jose Antonio Izagirre (Arrasate) eta bosgarren Mujika (Ordizia) izan dira. Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin eta Ordiziako Udalak antolatu dute ekitaldia.













