Unai Urkia zegamarrak bosgarren egin du euli-arrantzako beteranoen Munduko Txapelketan
Gainera, lehena geratu da taldeko sailkapenean Espainiako taldekideekin. Txapelketa Norvegiako Koppang herrian jokatu da, asteburuan.
Zegamako Unai Urkiak laugarren postua lortu du euli-arrantzako beteranoen munduko txapelketan. Txapelketa hau uztailaren 27tik abuztuaren 2ra jokatu zen, Norvegiako Koppang herrian.
Urkiak, gainera, txapelketa irabazi du taldeka, Espainiako kideekin: Juan Jose de la Fuente (Asturias), Jose Manuel Socastro (Galizia); Michel Vitoria (Errioxa), Pablo Castro (Leon) eta Jordi Oliveras (Herrialde Katalanak).
Zegamako Udalak eman du jakitera berria, Urkia zoriontzearekin batera. Lehiaketa “paraje zoragarrietan, erreka eta laku ikusgarrietan” jokatu dutela ere jakinarazi du, eta Urkia etxera “oso gustura” itzuli dela ere bai, “bizitako esperientziarekin eta lortutako emaitzekin pozik”.













