'Goazen!'-ekoen bi saioen sarrerak saltzen hasi dira
LAZKAO // Lazkaoko Udala astelehen goizean hasi zen Goazen telesaileko aktoreen ikuskizunetarako sarrerak saltzen, Internet bidez (lazkao.eus). 10 euro balio du. Abenduaren 15ean, igandea, 10:30ean eta 12:30ean izango dira emankizunak. Bakoitzean 350 ikusle sar daitezke.













