Loinatz Abesbatzak elkartasun kontzertua eskainiko du hilaren 22an
Haendelen 'Messiah' abestuko dute abenduaren 22an, Andre Mari Zeruratuaren elizan. Sarrerak salgai daude Mirentxu liburu dendan, 10 euroan.
Loinatz abesbatzak elkartasunezko kontzertua egingo du hilaren 22an, 19:00etan, Beasaingo Andre Mari Zeruratuaren parrokian. Kasu honetan, Haendelen Massiah abestuko dute, Juan Luis Martinezen zuzendaritzapean, eta sarrerekin lortzen den diruaren %30a Goierriko Caritasentzat izango da. Sarrerak salgai jarriko dituzte gaurtik Mirentxu liburu dendan, 10 euroan.
Loinatz Abesbatzako kantariekin batera, lau bakarlari ere ariko dira kantuan: Jone Martinez sopranoa, Josu Cabrera tenorea, Ainhoa Zubillaga altua eta Juan Laboreira baxua.