Segurako Udalak euskararen 'Bikain' ziurtagiria jaso du
Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiriak esparru sozioekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen du.
Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da Bikain ziurtagiria. Publikoa eta doakoa da, eta esparru sozioekonomikoan zein publikoan euskararen presentziaren eta erabileraren normalizazio-maila egiaztatzen eta aitortzen du. 2008tik gaur egun arte 393 erakundek jaso dute ziurtagiria, eta guztira 75.000 langile inguru dituzte erakunde publiko zein enpresa horiek. Atzo Donostiako Kursaalen egindako ekitaldian, Segurako Udalak jaso zuen Bikain ziurtagiria. Ziurtagiria eskuratu ahal izateko, erakundeak ebaluazioa egin eta gainditu behar izaten du.