Berasategi eta Altolagirre garaile, Zegamako 1. Bolari egunean
Orhi Alzelaik eta Nora Elizegik irabazi zuten gazteen mailan eta Miren Larreak federatu gabekoenean.
Irabazleen taldeko argazkia larunbatean, Zegamako Txarape bolatokian. Belantxingak Belatxingak Bolo Jokoa klubak antolatuta, Zegamako 1. Bolari eguna ospatu dute pasa den asteburuan. Belantxingak 2024an sortu zen, herrian bola jokoa sustatzeko helburuarekin; -Bolari eguna ere zentzu berean antolatu dute aurten, lehenengoz.
Larunbatean, haur eta gazteentzako bola tiraldiak izan ziren aurrena eta ondoren, helduen bola txapelketa jokatu zuten. Gizonezkoen sailean, Asier Berasategi izan zen irabazlea eta Ane Altolagirre, emakumezkoetan. Gazteen mailan, Orhi Alzelai eta Nora Elizegirentzat izan ziren garaipenak. Federatu gabekoetan, Miren Larreak egin zituen tiraldi gehien. Eguna borobiltzeko bazkaria egin zuten, ondoren, guztiak elkarrekin.
































