Zeramikariak, talde lanean

Zeramikak, tradizioz, gainerako arteek baino pisu gutxiago izan du Euskal Herrian, baina gero eta artista gehiago ari dira agertzen. Jone Urain eta Maite Salutregi dira haietako bi.

Maribaratzako 8. zenbakiko bizilagunek beraien etxeak utzi behar izan dituzte sutea dela eta

Kea ikusi orduko larrialdi zerbitzuei deitu diete bizilagunek. Legazpiko, Ordiziako eta Tolosako suhiltzaile taldek parte hartu dute lanetan. Bizilagunek ezin izango dute oraingoz etxeetara bueltatu.

Hauteskundeak

Espainiar Gorteetarako Hauteskundeak, euskal alderdientzat neurgailu

Igandean 51.743 goierritar daude hauteskundeetara deituta. Euskal alderdiak hasi dira giroa berotzen, begi bat Madrilen eta bestea maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan jarrita

Jon Tena: orain, urrearen bila

Jon Tena urretxuarrak brontzezko domina lortu du Espainiako mendiko bizikleta ultramaratoi txapelketan eta bigarren postuan sailkatu da VolCat itzulian, 23 urte azpikoen artean.

Emari berria eta beteranotza batuko ditu Osinalde bertso sariketak, bihar

Zuazubiskar, Illarregi, Olano eta Amillategi debutariak, eta iaz ere Gabirian kantatutako Pagola eta Etxeberria ariko dira. 1997ko gipuzkoarrak dira gehienak. 48. sariketa da

Ordizian etxebizitza bloke bat hustu dute, teilatuan sua piztu eta gero

Ordiziako etxe bateko teilatuan piztutako sua itzaltzen ari dira suhiltzaileak. Bizilagunak atera egin dituzte beraien etxeetatik.

Goi mailako ile apaintzailea

Harkaitz Barreros ile apaintzaile urretxuarrak bere ibilbidea eta diseinuak 'ADN' liburuxkan jaso ditu. Orain arte marka ezagunen enbaxadore izan da eta aurrerantzean libre lan egingo du.

Lazkaoko festak

Jaiegun denak saski berean

Lazkaon asteburu bakarra hartuta ospatuko dituzte San Prudentzio jaiak. Zazpi egun dira, hala ere, gaur hasita. Goierri Gorri, pregoilari. Hesian, Unidad Alavesa eta Gozategi jotzaile

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa