Santa Ageda bezpera

Goierriko haur eta helduak, kantu eskean

Santa Ageda bezpera da gaur, eta usadioa jarraituz, kantu eskean atera dira Goierriko ikastetxeetako ikasleak. Iluntzean, helduen taldeak ere aterako dira hainbat herritan.

Lan istripua

Langile lazkaotar bat hil da Zizurkilen, laneko istripuan

Egitura metalikoak egiten dituen enpresa batean gertatu da ezbeharra, 12:40an. Pieza bat gainera erori zaio, lehen zantzuen arabera. 43 urte ditu hildako langileak

Manifestazioa egin dute Legazpiko jubilatuek eta pentsiodunek

Astelehenero bezala protesta egin dute Legazpiko pentsiodunek zein jubilatuek; besteak beste, pentsioen igoera KPI-ari lotzea eskatu dute

Mikel Aiestaran, "kazetari bat baino gehiago"

Mikel Aiestaran kazetari beasaindarrak Ignacio Ellakuria saria jaso du, Urkullu lehendakariaren eskutik. Informatzaile soila baino, "kooperante kazetaria" dela esan dute.

Hell Beer Boys taldearen agurra, "hunkigarria eta berezia"

Hell Beer Boys talde goierritarrak hamazazpi urteko ibilbideari bukaera eman dio, lagun eta zaleen aurrean egindako kontzertu jendetsu batekin.

Ainhoa Sanzek eta David Garciak lortu dute Euskadiko txapela Oianguko lasterketan

Ainhoa Sanz eta David Garcia dira Euskadiko kros lehiaketako garaileak. Lasterketa nagusiak, bestalde, Maajida Maayoufek eta El Hassan Oubbadik irabazi dituzte.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa