
Legorretako Udalak 2019 urterako 1.750.000 euroko aurrekontua izango du, iaz baino 100.000 euro gehiago. EH Bilduren bost aldeko bozkarekin onartu da; EAJko lau zinegotziak abstenitu egin dira.

Mapa toponimikoaren bigarren edizioa argitaratu du udalak Lazkaon. Udalerriko sail, kale, mendi, erreka eta baserrien izendapena jaso dute, eguneratuta eta hizkuntzaz finkatuta. Etxeetara banatzen hasi dira.

Junes Casenave eta Manex Pagola zirenak ere gogoratuko dituzte, Ageriko Bilkuran

Talentuan oinarritutako proiektua da 'Ilusion' izenekoa, eta Goierriko enpresa nagusiek bultzatu dute. Zazpi saiotan lehena egin dute gaur, Igartzako jaregian.

Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak Rita, arrastoan sartzen antzerki obra estreinatu berri du, Joseba Apaolazarekin batera. Estreinaldi arrakastatsua izan eta gero, herriz herri dabiltza Rita eta Frank pertsonaien istorioa kontatzen. Otsailaren 15ean Ordizian izango dira, Antzerki Garaia zikloaren barruan. 'Urola Kostako Hitza'-k egin dio elkarrizketa:

Larunbatean tokian tokiko baratzeko neguko produktuak ezagutu eta sukaldean prestatuko dituzte ikasleek

Independiente Santander taldearen aurka jokatuko du Ampo Ordiziak igandean Altamiran. Aurkari zaila badute ere, «taldea indartsu» dagoela dio Marotias entrenatzaileak.

Euskal Herriko 11. Mus Txapelketarako herri kanporaketak bederatzi herritan jokatuko dira, asteburuan. Gipuzkoara sailkatuko dira.