Goierriko bertsolariekin saioa egin dute
Ohitura dute Idiazabalen, Gabonen bueltan, Goierriko bertsolariekin bertso saioa antolatzeko, eta aurten ere ez dute hutsik egin. Abenduaren 27an egin zuten, Guraso Elkartean.
Gorka Maiz gabiriarra, Eneko Araiztegi segurarra, Iker Zubeldia zegamarra, Maddi Aiestaran beasaindarra, Iban Urdangarin ataundarra eta Oihana Iguaran, Idiazabalen bizi den billabonarra aritu ziren. Illati euskara elkarteak eta Idiazabalgo bertso taldeak antolatu dute.













