Errege Magoek jaso dituzte umeen gutunak dagoeneko
Arratsaldean izango dira Goierriko hainbat herrietan Errege Magoen desfileak (behean ordutegia herriz herri).
Errege Magoek Olentzerori hartu diote lekukoa eta haiek izan dira oraingoan umeen eskakizunak jasotzearen arduradunak. Hiru erregeei gutuna idaztea izan da etxeko txikienek izan duten etxekolana. Gutuna hartu eta aurrez aurre gustukoen duten erregeari eman diote eskariz betetako gutuna Beasainen.
Umeak ez ezik, adineko pertsonek ere izan dute Errege Magoen bisita jasotzeko ohorea Lazkaoko eta Beasaingo zaharren egoitzan.
Goierriko bederatzi herri bisitatuko dituzte Erregeek gaurkoan:
Beasain. 18:15etan, zamalkadaren irteera Igartza Jauregitik. 19:15etan, ongi etorria Loinazko San Martin Plazan.
Idiazabal. 18:00etan, Erregeen desfilea.
Lazkao. 18:30etan, Erregeen desfilea San Prudentziotik Zelaira.
Legazpi. 18:00etan, Erregeen desfilea.
Olaberria. 18:00etan, Erregeen desfilearen irteera Errekaldetik abiatuta. Ihurren opari banaketa.
Ordizia. 18:30ean, Erregeen desfileren irteera Buztuntzatik Plaza Nagusira.
Ormaiztegi. 18:30ean, Erregeen desfilea.
Zegama. 19:00etan, Erregeen desfilea Olarandik San Martin elizara.
Zumarraga. 19:30ean, Erregen desfilea Antioko bidegurutzetik Euskadi plazara.













