Alberdi 2. urteko alebin mailan eta Aratz Otaegi 2. urteko infantil mailan izan dira txapeldunak.
Ordiziako Txapagaineko Iñigo Alberdi 2. urteko alebin mailan eta Aratz Otaegi 2. urteko infantil mailan txapeldun izan dira Gipuzkoako Errendimenduko banakako txapelketan.
Gipuzkoako errendimenduko banakako finalak 2020ko urtarrilaren 3an Azpeitiako Izarraitz pilotalekuan jokatu ziren. Bertan, Txapagaineko Iñigo Alberdi izan zen txapeldun alebin mailan (2008) Azpeitiako Ilunpe klubeko Jokin Artetxeri irabazi ondoren. Halaber, 2.urteko infantil mailan (2006) Aratz Otaegik eraman zuen txapela Oiartzungo Oiarpe klubeko Oihan Etxeberriari irabazi ondoren.
Bestalde, Gipuzkoako mendebaldeko errendimenduko banakako txapelketan, Ordiziako Harriet Etxabe txapeldunorde geratu da. Finalak, 2020ko urtarrilaren 4ean Ataungo Auzoeta pilotalekuan jokatu ziren.