Zaldibiako Mendi Lasterketa, EMFren 2020ko rankingean

Euskal Mendizale Federazioak gaur argitaratu du 2020ko Mendi Lasterketen Rankinga osatzen duten proben zerrenda; tartean da Zaldibiakoa.

Zaldibiako Mendi Lasterketako antolatzaile eta korrikalariak, iazko probaren aurkezpenean // A.Maiz

Hilaren 18an hasiko da Euskal Mendizale Federazioak antolatzen duen 2020ko Mendi Lasterketen Rankinga, Kalamua-Barinaga jaitsierarekin. Guztira 24 probak osatuko dute gaur aurkeztu duten egitarau hori, eta Goierriko proba bakarra dago horien artean: Zaldibiako Mendi Lasterketa.

Zaldibiako proba ekainaren 20an jokatuko da, eta 28 kilometroko ibilbidea izango du. Antolatzaileek egunotan sare sozialetan zabaldu dutenaren arabera, laster irekiko dute izena emateko epea.

 

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa