Larunbatean Bilboko manifestaziora joateko bi autobus
POLITIKA // Sare Herritarrak Atera bidera orain presoak lelopean larunbatean Bilbon egingo duen manifestaziora joateko bi autobus antolatu dituzte Beasaindik. Lehenengoa, 10:00etan irtengo da, eta bigarrena, 15:00etan. Bi autobusak tren geltokitik abiatuko dira. Antzizar, Arrano, Basakana eta Batzokia tabernetan eman behar da aurrez izena. Euskal presoen aldeko manifestazioa 17:00etan abiatuko da Casilla paretik.













