Lapke-ko pilotariek Gipuzkoako bi txapela jantzi dituzte
KIROLA // Gipuzkoako pilota txapelketak asteburuan jokatu dituzte, eskuz banaka, eta Lazkaoko Lapke elkarteak bi titulu eskuratu ditu. Kadeteen 1. mailan, Irungo Urantzu frontoian, Eki Irribarria aramarrak irabazi dio finala Tolosako Amianori (18-7). Kadeteen 2. mailan, berriz, Lapke-ko Goiburu da txapeldun; Zazpi Iturriko Mujika menderatu zuen (18-2) Villabonako Behar Zana frontoian. Ataunen, haurren Errendimenduan Gipuzkoa mendebaleko finalak jokatu zituzten, zapatuan.













