Gaztagintzaren sekretuak Ondarre gaztandegian
SEGURA // Anduetza Parketxeak bisita antolatu du Segurako Ondarre gaztandegira, hilaren 19an eta 26an. Ukuilua bisitatu, Latxa ardia gertutik ikusi eta arkume jaio berriak besoetan hartzeko aukera izango dute. Gazta ere dastatuko dute, sagardo eta uraz lagunduta. Helduek 9 euro ordaindu beharko dituzte, eta haurrek 4. Izen ematea: anduetza@gipuzkoamendimendi.net – 943 80 21 87 – 688 623 609.













