2020/1/14

Euskal Herriko Mus Txapelketaren Goierriko kanporaketak hastear

Euskal Herriko Mus Txapelketa martxan da dagoeneko, eta hasiak dira herriz herri aurreneko kanporaketak jokatzen. Goierriri dagokionean, Idiazabalen dute aurreneko hitzordua, larunbatean. Legazpin, Arriaranen eta Zaldibian ere, datozen asteetan jokatuko dute.

Legazpiko aurreskulariak, lehian kopuruz nagusi

Gipuzkoar erako aurresku txapelketa abiatu da asteburuan Legazpin, Sustraiak dantza taldeak antolatutako kanporaketarekin; 8 eta 13 urte bitarteko 59 partaide gazteen artean, zortzi legazpiarrak dira.

Idiazabalgo Herri Krosak 40 urte

Lasterketa beteranoak lau hamarkada beteko ditu, hilaren 26an. Berritasun modura partaide bakoitzak sari bana jasoko du: gazta zati bat eta kamiseta bat. Urritasun funtzionala duten pertsonek ere hartuko dute parte lasterketan

laida goiburu

Iparragirre 2020 gaur abiatuko da, Koldo Izagirreren aurkezpenarekin

Pasaiako idazleak 'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko du. Joxe Mari Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrena ospatzeko antolatutako egitaraua aurkeztu dute Urretxun

Txiletik formakuntza teknikoa ontzera

Goierri Eskolaren Txilererako Teknikariak lankidetzaren barruan, Hego Ameriketako herrialdeko 19 ikasle haien formakuntza hobetzera etorri dira.

BIDEOA

Gipuzkoako finalaren errepikan, izpi politak Lazkaon

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako zortzi finalistek saio borobila osatu dute Lazkaoko Arerian. Bideoan ikusgai da dagoeneko.

Goya Miguelek 101 urte bete ditu

Beasaingo herriaren izenean zoriondu du Aitor Aldasoro alkateak.

Gaztagintza bertatik bertara ezagutzeko aukera, Segurako Ondarre gaztandegian

Hilaren 19an eta 26a izango dira bi saioak, 11:00etan. Aurrez izena eman behar da.

Indiari buruzko bost begirada

Beasaingo Aterpe tabernan taldeko argazki erakusketa jarri dute Alvaro del Val Tobalinak, Luis Martinez Aniesak, Manu Barreirok, Maria Onak eta Oskar Gaskonek.

Urtarrilaren 25ean irekiko dute Txotx denboraldia Arriaranen

Afariaren aurretik, 16:30ean, Euskal Herriko mus txapelketako saioa jokatuko da Intxaurpe elkartean.

Beasaingoa da Martutenen hilda agertu den 41 urteko presoa

Kartzeletako langileen elkarteak zabaldu duenez, droga gaindosiak eraginda hil da. Gaur egingo dute haren aldeko hileta elizkizuna, Beasainen.

Renfek kontakturik gabeko txartela jarri du martxan aldiriko trenetan

Euskarri berria, atzotik eskuragarri dago leihatila duten Renfeko geltokietan. Paperezkoa ordezkatuko du. Behin eta berriz karga daiteke eta trenetarako sarrerak eta irteerak erraztuko ditu

Duela 15 urte · Albiste izan zen

Euskara biziberritzeko plana, meategiak eta kirola

Urretxuko eta Zumarragako udalek Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia aurkeztu zuten, gaur 15 urte. Aitor Garmendiak txirrindularitza utzi zuen, 14 urteko ibilbidearen ondoren, eta omenaldia egitekoak ziren jaioterrian. Zerainen berriz, meategiak berreskuratzeko proiektua jarri zuten martxan.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa