Herri baratzeetarako izen-ematea luzatu dute Lazkaon
LAZKAO // Zubierreka aldeko herri baratzeetan sei partzela libre geratu dira, behin izen-emate ofiziala bukatu ondoren. 35etik 29 eskatu dituzte. Beraz, gainerako seiak bete arte, epea zabalik mantenduko du udalak. Izena eman ahala izendatuko dituzte geratzen direnak.













