Mendi irteera egingo dute, Pikuk taldeak antolatuta, igandean
LEGORRETA // Mendi irteera antolatu du Pikuk Kirol Klubak, iganderako, hilak 19. Legorretako tren geltokian 08:08an trena hartu eta Tolosara joango dira. Handik Erniozabalera joan eta Tolosara itzuliko dira. 16 kilometroko ibilbidea eta 1.100 metroko igoera du. Adin txikikoek baimena sinatuta eraman beharko dute irteerarako eta argazkietarako. Baimen orria legorretakirola@gmail.com epostara bidali behar da.













