Wifi irekia eskuragarri Itsasoko plazan eta inguruetan
ITSASO // 2018ko urte amaieran Wifi4EU programako diru-laguntza lortu zuen Itsasoko Udalak, herriko gune nagusietan wifi irekia izan zezaten bizilagunek. Talaia enpresarekin garatu da proiektua, eta orain eskuragarri dago wifi irekia Itsasoko plazan eta ingurunetan. ItsasoWifi izeneko sarea aukeratu beharko dira, eta zerbitzuaren baldintzak onartu. Eskuko telefono, tablet zein ordenagailuetan erabili daiteke.













