Ana Usabiagak irabazi du Espainiako txapelketako Omniuna
Irene Usabiaga ahizpa, bigarrena izan da.
Ordiziako Usabiaga ahizpek ondo baino hasi dute 2020a. Anak, urrea eskuratu baitu Espainiako txapelketako Omniumean, eta Irenek, zilarra. Honela, ahizparik helduenak iazko arantza atera du garaipenarekin, eta zaila badu ere munduko txapelketarako puntuak lortzen saiatuko da datorren astean Kanadan.