Bizkaia aldera joan da Tripontziaren sari nagusia
Gure Eskuk gaur egin du Tripontzia sariaren zozketa. Sari nagusia, 60.000 eurokoa, 08121 zenbakiarentzat izan da. Beste bi zenbaki ere saritu dituzte.
Gure Esku dago egitasmoak Tripontzia zozketako zenbaki saridunen berri eman du. Gaur bertan egin dute zozketa Beasaingo notariotzan. Saririk potoloena, 60.000 eurokoa, Lapurdi serieko 08121 zenbakiarentzat izan da. Oraindik irabazlea agertu ez bada ere, zenbakia Deustun saldutakoa dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Zenbaki bera (08121), baina beste serieren batekoa dutenek, 2.000 euroko saria jasoko dute. Horrez gain, beste bi zenbakik ere izango dute saria. 24628 eta 17541 zenbakidun txartelek (serie guztietan), 1.500 eta 1.000na euroko saria jasoko baitute, hurrenez hurren.