Igone Campos eskiatzailea, bigarren Espainiako Kopan
Asteburuan jokatu dute Espainiako Eski Kopa Boi Taull-en. Campos sorpresa emateko zorian izan da, baina bigarren bukatu du azkenean.
Igone Campos mendiko eskiatzaile zumarragarra bigarren postuan sailkatu da Espainiako Kopan. Proba asteburuan jokatu da Boi Taull-eko eski estazioan (Lleida, Herrialde Katalanak). 500 metroko igoera bertikalean parte hartu du Zumarragakoak, eta ezustekoa emateko puntuan izan bada ere, azkenean Ana Alonso andaluziarrak irabazi du, eta bigarren gelditu da Campos. Podiuma zapalduta, ordea, lorpen handia egin du goierritarrak.