Julen Elorza eta Javi Perez sailkatu dira Idiazabalgo mus kanporaketan
Julen Elorza eta Javi Perez izan dira Axariko saioaren irabazleak, eta EHko Mus Txapelketaren Gipuzkoa mailako kanporaketarako sailkatu dira.
Datozen asteetan, beste hainbat kanporaketa jokatuko dituzte eskualdean. Hauek dira orain arte jakinarazitakoak:
- Urtarrilak 23. Legazpi. 21:30ean, Karibe Zaharra tabernan.
- Urtarrilak 24. Ataun. 21:00etan, Pelotazale elkartean.
- Urtarrilak 24. Mutiloa. 21:15ean, Txerri Gorri elkartean.
- Urtarrilak 25. Arriaran. 16:30ean, Intxaurpe elkartean.
- Urtarrilak 25. Gabiria. 17:00etan, Ostatuan.
- Urtarrilak 31. Zaldibia. 22:00etan, Joxepane ostatuan.