Mikel Zabalegi ordiziarrak irabazi du Kalamuako jaitsiera, marka berria jarrita
Markina-Xemeinen jokatzen den mendi lasterketan marka berria jarri du Zabalegik, orain artekoa minutu eta erdian onduta.
Mikel Zabalegi korrikalari ordiziarrak irabazi du IV. Kalamua-Barinaga jaitsiera. Markina-Xemeinen (Bizkaia) jokatu dute mendi lasterketa, asteburuan. Zabalegik, 10:43ko denbora behar izan du proba osatzeko, eta minutu eta erdian ondu du aurretik zegoen marka.
Zabalegirekin batera, Joseba Plaza Rabanete (10.54) markina-xemeindarrak eta Pello Gerrikaetxebarria San Anton (11.20) zornotzarrak osatu dute podiuma. Emakumezkoetan berriz, Irene Ruiz de Gauna gasteiztarra izan da azkarrena (14:56); eta Lexuri Lopez Sasia bilbotarrak (15.24) eta Nerea Amilibia Arruti zarauztarrak (15.34) bete dituzte bigarren eta hirugarren postuak.
Sailkapen osoa Kirolprobak webgunean dago ikusgai. Probako argazkiak, berriz, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren webgunean.