Ordiziako jokalarien esker oneko mezua zaleei
Aste osoan zehar jasotako bideoak eta igandean zaleek erakutsitako babesa eskertu nahi izan dute Ampo Ordiziako jokalariek.
Zaleen babesa eskatu zuten, eta baita jaso ere. Aste honetan zehar, Ordizia Rugby Elkarteko hainbat jokalari ohiren bideoak jaso dituzte, eta baita herriko hainbat kirol talderenak ere. Partida garrantzitsua zuten atzo, Lexus Alcobendas liderraren aurka, eta zaleen babesari esker, 18-12 irabazi dute ordiziarrek. Jasotako babesa eskertzeko, beste bideo bat grabatu dute jokalariek:
Carlos Mediavillak igandeko partidan ateratako argazki sorta: