Euskaraldia taldean, Kike Amonarrizekin
Euskaraldiaren ingurukoak azaldu eta azarotik abendura egingo den bigarren edizioa prestatzen hasteko, hitzaldia egingo du gaur Kike Amonarrizek Ormaiztegin.
Kike Amonarriz izango da Ormaiztegiko gizarte etxean gaur, 18:30ean, Euskaraldiaren emaitzak aztertu eta aurtengo helburuak zehazteko. Euskaraldiaren 2019-2020 edizio berrirako entitateek ere neurriak hartuko dituzte euren eremuko langile, bazkide edota kideen hizkuntza praktika berriak bultzatzeko: norbanakoen erabaki esparruan aritzetik, taldeetara egingo da salto aurten.