Izotza eta antzigarra Urbian
Iragarritako ekaitz eta elurterik iritsi ez bada ere, hotz handia egin du egunotan, Goierriko gainetan. Gotzon Aranburuk irudi ikusgarriak hartu ditu Urbiara egindako ibilaldian.
Egun hauetako denboraleak ez du espero adinako elurterik ekarri Goierriko herrietara. Mendi goietan, ordea, antzigarrak eta izotzak irudi ikusgarriak utzi dituzte. Urbiako gaina da horren adibide. Hainbat mendizale joan dira egunotan, bertako paisaiarekin gozatzera, eta horien artean izan da Gotzon Aranburu ere, kamera eskuan hartuta. Hauek bildu dituen irudietako batzuk: