Joseba Irazoki eta Xabi San Sebastian Legorretan
Legorretako Herri Antzokian antolatutako kontzertuen barruan, Joseba Irazoki eta lagunak eta Xabi San Sebastian ariko dira, larunbatean.
Datorren larunbatean, urtarrilak 25, izango da hurrengo kontzertua Legorretako Herri Antzokian. Joseba Irazoki eta lagunak ariko dira batetik, eta Xabi San Sebastian bakarlaria bestetik. Sarrerak aldez aurretik salgai daude herriko kioskoan, sei euroan. Emanaldiaren egunean ere erosi ahalko dira Herri Antzokiako lehiatilan, zortzi euroan. Kontzertua, 23:00etan hasiko da.
Hurrengo hitzordua, datorren otsailaren 14an izango da. Egun horretan Sua eta Rodeo taldeek joko dute. Satto Elkarteak, udalaren laguntzarekin antolatu du.