Odola emateko aukera izango da gaur Lazkaon
LAZKAO // Odol emaileen elkarteak Lazkaon egingo du gaur hileroko ateraldia. Kultur etxeko goiko solairuan egongo dira, 18:00etatik 20:30era bitartean. Odol transfusioa jasotzea denen eskubidea dela gogorarazi dute, eta odola ematea denen ardura.













