Zumarragako Udalak lau polizia laguntzaile kontratatuko ditu
ZUMARRAGA // Zumarragako Udalak lau polizia laguntzaile kontratatuko ditu, 4-5 hilabetez. Lanbideren bulegoan edo Uggasa garapen agentziak Zelai Arizti kultur etxean duenean eman behar da izena, larunbata baino lehen. Baldintzak 18 urte edo gehiago, Batxilergoko titulua, teknikoa (EBEPeko C1 taldea) edo goi mailakoa, gidabaimena eta B2 mailako euskara ziurtagiria izatea da.













