Danbor doinuaz San Blasak girotzen
39. urtez atera dira herriko haurrak upelekin eta danborrekin San Blasak alaitzera. 3 eta 12 urte bitarteko 215 umek hartu dute herriko kaleak musikatzeko ardura. Historiari lotutako jantziez baliatu dira: urketariak, artzaniak, frantsesak, soldaduak, militarrak, kosakoak, sukaldariak… Herri guztietako doinuak entzun ahal izan dira eta San Sebastian Martxa ez ezik, Telleriak konposatutako Idiazabalgo danborradaren ereserkia ere.
«Inongo herritan ez daude hainbeste ume esan danborra eta barrika jotzen, lau edo bost urterekin hasten dira jotzen eta hori ez da oso normala» aitortu du antolatzaile den Kepa Oiarbidek.
Bestalde, helduen danborrada hurrengo ostiralean izango da, urtarrilaren 31n iluntzeko 20:30etatik hasita.