'La trinchera infinita' filmak bi Goya sari eskuratu ditu
Jose Mari Goenaga ordiziarrak zuzentzen duen filmak 15 izendapen zituen aurtengo Goya sarietan. Horietako bi bakarrik jaso ditu 'La trinchera infinita' filmak .
‘La trinchera infinita’ filmak bi sari jaso ditu: Emakumezko Aktorerik Onenaren Goya saria, Belen Cuestari, eta bestetik, Soinurik Onenaren Goya Iñaki Diezek, Alazne Ameztoyk, Xanti Salvadorrek eta Nacho Royo-Villanovak irabazi dute. Belen Cuesta aktoreak hiru zuzendariei eman die esker bereziak «bere bizitzako pertsonai garrantzitsuena interpretatzea eskaintzeagatik».
Zuzendaritzapean Jon Garañorekin eta Aitor Arregirekin batera aritu da Goenaga ordiziarra. Espainiako Gerra Zibilaren inguruko filma 15 sailkapenetan hautagai zen baina gaueko garaile nagusia, dudarik gabe, Pedro Almodovarren ‘Dolor y Gloria’ izan da, zazpi Goya jasoz.