Izendapen bat eta grebaz mozio parea, gaur udalbatzarrean
LAZKAO // Lazkaoko Udalbatzak ohiko osoko bilkura du gaur, udaletxean 18:30ean, urteko lehena. Beneditarren Fundazioaren udalaren ordezkari berria izendatzea, eta U30ari begira bi mozio landuko dituzte, alderdi bakoitzak berea. Bestetik, udalak Jose Lasa parkerako pasabideko hormetan grafitiak margotu izana salatu ditu.













