Zegaman bihar da mus txapelketaren kanporaketa
ZEGAMA // Euskal Herriko XII. Mus Txapelketaren Zegamako kanporaketa bihar, otsailak 1, jokatuko da Tartaloetxe elkartean, 15:30ean. Asteburuan beste hiru kanporaketa ere izango dira. Zaldibian Joxepanen eta Seguran Elorri elkartean gaur, 22:00etan hasita bietan, eta Beasaingo Arrano elkartean bihar, 16:30ean. Goierriko 18 bikote sailkatuta daude dagoeneko.













