Ilinti txartelarekin erosketak egiteak 100 euroko saria du
EKONOMIA // Ilinti merkatari elkarteak kanpaina berri bat du martxan egunotan. Laga Tindategian, Olaetxe garajean edo Korosti Aholkularitzan erosketak Ilintiren txartelarekin ordaintzen dituzten erosleen artean 100 euroko sei bale zozkatuko ditu merkatari elkarteak. Erosketak otsailaren 20a baino lehen egin behar dira.












