Iraitz Zubizarretak Ataunen debutatuko du profesional gisa
ATAUN // Baiko enpresak fitxatu du Iraitz Zubizarreta Agirre (Aia, Ataun, 1999) pilotaria. Sorterriko Auzoeta pilotalekuan jokatuko du, gainera, debuteko partida, profesional modura lehenengoa. Maiatzaren 8an izango da jaialdia, ostiralarekin. Aurrelaria, azken bi urteetan Gipuzkoako txapeldun eta Euskal Herriko lau t’erdiko txapeldun izan da. Iaz lau tornero irabazi zituen, afizionatu mailan.












