Ainhoa Sanzek Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa irabazi du

Lezo-Jaizkibel mendi lasterketa irabazi eta marka berria jarri du mendi lasterkari urretxuarrak

Ainhoa Sanz, Lezo-Jaizkibel probako helmugan sartzen // Argazkia: Oarsoaldeko Hitza

Ainhoa Sanz urretxuarrak Lezo-Jaizkibel mendi lasterketaren zazpigarren edizioa irabazi zuen atzo. Probako errekorra hautsi zuen gainera, 1:13:52 denborarekin. Ia zortzi minutu atera zizkion bigarren emakumezkoari eta hamar gizonezko bakarrik heldu ziren bere aurretik.

Guztira 350 korrikalarik parte hartu dute Lezo-Jaizkibel mendi lasterketak, eta antolatzaileen esanetan “arrakastatsua” izan da aurtengo edizioa. Gizonezkoetan, Ander Iñarrak irabazi du proba.

Emakumezkoak:

  • Ainhoa Sanz (1:13:52)
  • Lourdes Oiartzabal (1:21:41)
  • Maialen Gurrutxaga (1:23:46)

Gizonezkoak:

  • Ander Iñarra (1:04:21)
  • Joxe Amunarriz (1:05:22)
  • Hodei Lujanbio (1:05:58)

Sailkapen osoa Kirolprobak webgunean dago ikusgai.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa