Dorronsororen bigarren kontzertuko sarrerak ere agortuta
ATAUN // Eneko Dorronsoro musikari ataundarrak otsailaren 29an egingo du disko berriaren bigarren aurkezpen kontzertua, San Gregorio auzoko Barandiaran Museoan. Harako ere sarrera guztiak saldu dira, lehengo ostiralean jakinarazi zuenez. Lehenengo diskoa du Dorronsorok, eta urtarrilean aurkeztu zuen lehen aldiz jende aurrean. Erabateko arrakasta izan zuen estreinako kontzertu hark ere.












