Herrialdeen Eguneko jaki-txartelak salgai dira Olaberrian
OLABERRIA // Martxoaren 1ean ospatuko dute Olaberrian Herrialdeen Eguna. Zortzi tokitako janariak eta edariak izango dira probatzeko, frontoian. Sarrera ordaindu behar da. Txartelak 4 euro balio du, bost urtetik beherakoek doan. Ihurreko jubilatuen lokalean, udaletxean eta Zezilionean daude salgai.













