Toberako ikasleak Andoainen
Tobera Musika Eskolako hamalau ikaslek parte hartu dute Andoaingo piano jaialdian, eta hainbat dominarekin bueltatu dira.
Tobera musika eskolako piano ikasleek 15. Andoaingo piano jaialdian hartu dute parte. Toberako hamalau ikasle aritu dira, hiru maila ezberdinetan: 11 urte artekoetan, 14 urte artekoetan eta 18 urte artekoetan. Guztira 675 ikaslek hartu dute parte jaialdian. Zilarrezko bederatzi domina eta brontzezko bost eskuratu dituzte Toberakoek.